Urbieta, Biteri eta Oarso kaleak itxita, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 9a, 02:00

Hernaniko hainbat kaletan asfaltatze lanak egingo ditu Udalak. Ostiralean hasi ziren eta bihar jarraituko dute. Ostiralera arte ariko dira, eguraldia lagun. Lanak egiteko, trafikorik gabeko gune bihurtu behar dira kaleak eta hainbat, itxi egingo dituzte. Bihar, esaterako, Urbieta (itxita 17 eta 16 zenbakien artean, tramu gorrian), Urbieta-Elkano (bidegurutzean, kotxeak pasatzeko moduan egingo dute lan), Biteri (itxita. Lanen arabera garajeetara sarbidea baimenduko da) eta Oarso (itxita) kaleetan ariko dira. 

Bidebietan, ez
Jakinarazi dutenez, Bidebieta kalea ez da egingo azkenean, eta Latsunbeberriko lanak egun batez aurreratuko dira.
Datozen egunetan honako kaleetan ariko dira. As­tear­tea: Urbieta, Oarso, Txirrita-Izpi­zua (Zinkoeneatik Orkolagako aparkalekura sarrera zuzena itxita. Txirritan gorantz sarrera probisionala. Txirrita­tik Zinkoeneara bidea irekita. Txirritatik Izpizuara tarteka itxita) eta Latsunbeberri (itxita azken tramuan. Kotxeak linean aparkatuta, bi noranzko kale probisionala bihurtuko da). Asteazkena: Urbieta, Urbieta-Elkano, Txirrita-Izpizua eta Latsunbe­berri. Osteguna: Urbieta-Elkano. Ostirala: Urbieta eta Urbieta-Elkano. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!