Goñi anaiek brontzea lortu dute Kazanen

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 9a, 02:00

Luis eta Iñigo Goñi anaiek bron­tzezko domina bana lortu dute Kazango master mailako mun­dialean. CD Fortunako bi igeri­lari hernaniarrek ur ire­kie­tako proban (3 km) lortu zuten hiru­garren postua, ostiralean.   Iñi­go 35-39 urte arte­­ko kate­gorian lehiatu zen eta 38:49.1eko denbora egin zuen. Julien Baillod suitza­rrak ira­bazi zuen (34:12.4). Luis, berriz, 40-44 urte arteko kategorian aritu zen eta 36:40eko den­boran bukatu zituen lanak. Juan Luccani Martinez vene­zuelarrak ira­ba­zi zuen (36:15.6). Proban, denera, 376 atletek hartu zuten parte, 23 kategoriatan banatuta.
Bihartik aurrera, igerileku barruko probak izango dira eta hainbat probatan hartu­ko dute parte Goñi anaiek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!