Tilosetan zuhaitz bat erori da gaur. Udaltzainek Kronikari azaldu diotenez, ez da ezer gertatu. Dirudienez, zuhaitza usteldua zegoen. Tilosetara igotzeko eskailera ondoko zuhaitzetako bat da eroritakoa eta momentu batez taberna inguruetako pasoa itxi dute, bidea txukuntzeko. Zuhaitza noiz kenduko duten ez dute zehaztu.