Arkume jatea eta musika, festak ezinhobeto bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 27a, 02:00

Giro ederra izan da asteburu guztian Aranon. Ostiralean hasi ziren Santio Jaiak, eta atzora arte, denetik izan da.
Hori bai, denaren gainetik nagusi izan zen, Aranon sekula falta izaten ez dena; umore ona eta lagunarteko giro aparta!

Arkume jatearen aurretik, hamaiketakoa!
Goizean goiz hasi ziren batzuk arkumea erretzeko lanetan, beste batzuk meza nagusian edota ohean zeuden bitartean.
Egindako lanaren trukean, hamaiketako ederra ere egin zuten lanean aritutakoek eta jubilatuek.
Eguerdian, berriz, oraindik tripan tokitxoren bat egiteko gai izan ziren gehienak, eta arkume errea bazkaldu zuten guztiek elkarrekin.
Eguna bukatzeko, fanfarreak giro bikaina jarri zuen, jandako guztia dantzan jaisten laguntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!