Bailarako talde eta elkarteei deia, agenda bateratuaren eraketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 1a, 02:00

Kronikak proiektu berri bat du eskuartean: Agenda ba­te­ratua. Hernaniko talde ba­tzu­en proposamena jaso eta gero, www.kronika.eus web orriko agenda garatzea erabaki da.  

Kudeaketara, sarbidea
Agenda bateratuarekin lortu nahi dena da, bailarako talde eta elkarteei beraien ekital­diak ar­gi­taratzeko aukera erraztea. Hau da, aukera izatea agendaren kudeaketa eta koordinaziorako gune pribatuan sartzeko.
Bide batez, erraztu nahi da ekitaldien fetxa eta ordu auke­raketa. Izan ere, bailaran ge­roz eta gehiago dira ekitaldi bat baino gehiago dauden egu­nak; eta tarteka, orduek ere koinziditu izan dute. Agenda honekin bilatu nahi da, denek izatea denen berri, eta data eta orduak aukeratzerakoan efizienteagoak izatea.

Azken ukituak, bileran
Asteartekoa bigarren bilera izango da, eta bertan azken uki­tuak emango zaizkio agen­dak izan behar duen fun­tzi­o­namenduari. Beraz, Kroni­kak dei egiten die interesa duten talde eta elkarte guztiei, parte hartzera. Bilera astear­tean izango da, arratsaldeko 19:00­etan, Hernaniko La­rramendi 11ko lokalean.

Erabilera, debalde
Agendak benetan funtzionatu dezan, bailarako talde eta el­karte guztiak egotea fun­tsezkoa da. Kronikak argitu nahi du, erabilera eta partehartzea doa­koa dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!