Buruz Buruko Erremonte Txapelketa gaur hasiko da Galarretan. Bi azpeitiarren arteko lehia izango da: Matxin IIIa eta Ionen artekoa. Irabazleak aurrera jarraituko du eta Endikarekin neurtuko da. Galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da. 16:00etan hasiko da jaialdia. Zubiri goizuetarrak eta Ansa IIa aranoarrak ere jokatuko dute gaur.