Goizuetan, Amabirjin Jaiak hastear dira. Ostiralean lehertuko dira erabat festak, baina asteburuan dagoeneko, hasiko dira girotzen. Gaur, aurorak edo egunsentiaren kantak abestuko dituzte herriko kale guztietan, goizeko 08:00etan hasita. Goizuetako Umore Ona abesbatzarekin batera, Hernaniko Kantuz eta Ozenki ere ariko dira goiza girotzen. Eta korukoak ez direnei ere luzatzen diete gonbidapena, parte hartzeko. Bihar, berriz, Umeen Eguna izango da. Goizeko 09:00etatik aurrera izango dira ekintzak.
Donostian, Astigarragan, Aranon, Ergobian, Portun...
Eta hemendik aurrera, nonnahi izango da festa abuztuan. Gaur bertan, Donostian hasiko dira. Datorren astean, berriz, Astigarragako Santiomendi auzoan (abuztuak 15), Astigarraga eta Aranon San Roke (abuztuak 16), Ergobian astebetera (abuztuak 21-24) eta azkenik, Hernaniko Portu auzoan (abuztuak 28-30).
GAUR, DONOSTIAN
Egun osoan, Euskal Herriko nekazal produktuen IV. azoka berezia, Loiola kalean.
10:00-13:00 eta 15:00-20:00, V. Hondartzako Errugbi Txapelketa, Iñaki Arana memoriala Zurriolako hondartzan.
11:00, Eskulangintza azokaren inaugurazioa, Vinuesa plazan.
18:00, Erraldoiak eta buruhaundiak Erdialdean eta Parte Zaharrean.
18:25, Kanoikadaren erritmoan!! Los Bebes de la Bulla, Taupada eta Gauerdi taldeekin. Erdialdeko
zenbait lekutatik abiatuko dira.
19:00, Festa hasierako kanoikada Alderdi Ederren. Koruko Ama Birjinaren Eskola taldekoek eta Easo abesbatzakoek Artillero
abestuko dute.
19:00, Soupkandja reggae taldea, Vinuesa plazan.
19:00, Taupada batukada Parte Zaharreko kaleetan.
19:00, Los bebes de la bulla Erdialdeko kaleetan.
19:00, Gauerdi Kontxa
pasealekuan.
19:00, Rockalean elektrotxaranga Bulebarreko kioskoan.
19:30, Zurriola kultura irekia:
terrazaren inaugurazioa, Kursaaleko Urumea terrazan.
19:30, Igeldoko Harria. Harrijasotzaileak Trinitate plazan.
20:30, XXXVIII. Txistulari alardea Konstituzio plazan.
21:00-22:15, Perlask, post-punka Kursaaleko Urumea terrazan.
22:45, Su Artifizialen Nazioarteko 52. Lehiaketa Kontxako badian.
Valenciana piroteknia (Valentzia).
23:15-02:30, Kursaal gune zabala. Festan blai gaua, Kursaaleko terrazan.
23:30, Zezensuzkoa, Londres
hoteletik abiatuta.
23:30, Cafe Irlandes orkestra,
dantzaldia Easo Plazan.
23:30, Psycho-clown perkusio emanaldia Parte Zaharreko
kaleetan.
23:30, ‘Tren geltokia’ ikuskizuna
Gipuzkoa plazan.
23:45, Kalakan eta Oreka TX Saguesen.
23:45-02:00, Gau lasterketa eta festa, Bulebarrean.
Piraten egitaraua
18:30, Rafafa magoa Nautikoan.
19:00, Kofradiak Flamenkaruntz gerturatuko dira.
19:30, Soraya arte perfopoesia Nautikoan.
21:00etatik aurrera, Trinian
afariak.
22:00, Txupinazoa Flamenkan.
23:00, Koxka Trinian.
23:30, 3gabe2 Flamenkan.
23:59, Dj Leku & Apoa Guardetxean.
Aste Nagusiko autobusak
Hernani-Aiete-Donostia
Irteerak: 15 minuturo 02:30ak arte (azken irteera Donostiatik).
Ordu erdiro 06:30ak arte (azken irteera Donostiatik).
Irteera lekuak: 21:30-00:15, San Bartolome kaletik (Haway).
00:30etatik aurrera, Okendo kaletik.
Linea hau Urnietaraino luzatuko da 22:15etatik aurrera.
Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia
Azken irteera Andoain-Donostia, 21:45.
Urnietatik Donostiara joateko, Aieteko linea erabili daiteke, 22:15etatik aurrera. Irteerak 15 minuturo 02:00ak arte
eta ordu erdiro 06:00ak arte.