Ping Pong txapelketa eta jolasak gaur, eguneko plana

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 11a, 02:00

Igerileku irekiez modu berezian gozatzeko aukera jarri du abuztuko zenbait egunetan Uda­lak. Gaur esaterako, Ping Pong txapelketa antolatu du goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00­ak bitarten; ordu berean izango dira, baita ere slack line, ohe elastikoak, eskulanak... Ondo­ren, ordubetez, jolas ugari izango dira: harrapaketak, brileta, bandera... Eta nola ez, ur jolasak ere izango dira: koltxonetak...

Gaur eta biharko ekintzez gain, hilaren 17, 19, 24 eta 26an ere izango dira.

Abuztuan, beste 5 egunez
Ekintza hauetaz gozatu nahi duenak, abuztuan zehar ere izango du aukera. Bihar, aipatutako ekintza guztiak izango dira, eta Ping pong txapelketa ordez, Badminton txapelketa jokatuko da. Abuztuko gainerako ekintzak izango dira hilaren 17, 19, 24 eta 26an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!