Urbieta kalea itxita egongo da gaur, asfaltatze lanengatik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 7a, 02:00

Eguraldiak laguntzen badu, asfaltatze lanak hasiko dira gaur Hernaniko hainbat kaletan. Kale hauek fresatzeko, asfaltatzeko eta margotzeko, trafikorik gabeko gune bihurtu behar direla azaldu du Udalak eta egun horietan aparkalekuak hustu eta kale batzuk itxi egingo dira.
Gaur, Urbieta kalean ariko dira, 17 eta 16 zenbakien artean, tramu gorrian, eta itxita egongo da. Datorren astean jarraituko dute lanek, astelehenetik ostiralera.
Astelehena: Urbieta (16-17 artean itxita), Urbieta-Elkano (bidegurutzean kotxeak pasa­tzeko moduan), Biteri kalea (itxita) eta Oarso (itxita). As­tear­tea: Urbieta, Oarso, Bide­bie­ta (itxita) eta Txirrita-Izpi­zua (Zinkoeneatik Orkolagako aparkalekura sarrera zuzena itxita. Txirritan gorantz sarrera probisionala. Txirritatik Zinkoeneara bidea irekita. Txirritatik Izpizuara tarteka itxita). Asteazkena: Urbieta, Urbieta-Elkano, Bidebieta, Txirrita-Izpizua eta Latsunbe­berri (itxita, azken tramuan). Osteguna: Latsunbeberri eta Urbieta-Elkano. Ostirala: Urbieta eta Urbieta-Elkano.
Eragozpenengatik barkamena eskatu du Udalak eta eskerrak eman ditu laguntzagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!