«Seigarren postuan egonda, bi estropada faltan, polita litzateke postu horri eustea»

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 7a, 02:00

Hernani-Iparragirre Sagar­do­te­gia gustora dabil bere lehe­nengo denboraldian. Maia­len traineruarekin seiga­rren postu­an dago Gipuzkoako Ligan, bi estropadaren faltan. Donostia­rra bi puntutara dauka. Juanjo Etxarte entre­natzaileak denbo­ral­diaren balorazioa egin dio Kronikari: «Guretzako ondo dijoa denbo­raldia. Denok oso gustora gaude egiten ari garen lana­rekin; oso pozik gaude. Gure helburua hasieratik izan da hurrengo urtean uretan egotea eta arraunlariek ikustea eta ikastea zer den traineruan aritzea, gehienak oso gazteak baitira eta sekula traineruan aritu gabeak».
Baina hasieran postuari begiratu ez arren, orain seiga­rren postu horri eutsi nahi... «Helburua ez dugu aldatu, baina behin seigarren postuan egonda, eta bi estropada faltan, postu horri eustea polita litzateke. Eskura daukazun gauza bat da eta lortzea ederra litzateke jendea datorren urterako gogoz geratzeko. Bi puntuko aldea dugu Donostia­rrarekin eta gutxienez estropa­da bat aurretik egin eta postu hori ziurtatzen saiatuko gara orain. Eta ahal bada, biak».  
Bihar Ondarroan ariko dira (17:00) eta abuztuaren 22an Colindresen (Kantabria).

«Arraunlariak sendotu behar dira. Gazteak izanda, indar falta da nabaritzen dena. Teknika, berriz, oso ona dute»

Maialen, Kontxako sailkapen estropadan
Irailera begira ere badaude, Kontxako Banderako sailka­pen estropadan parte hartuko baitute. Sailkatzeko esperan­tzarik ba ote duten galdetuta, halaxe erantzun du Etxartek: «Aurrean ibiltzen diren traine­ruek oso estropada txarra egin behar dute gu sailkatzeko. Oso zaila da hori gertatzea. Kontu­an izan behar da gure taldea oso gaztea dela. 11 jokalari jubenilak dira, 18 urtetik beherakoak, eta batzuk 16 urte besterik ez dauzkate. 5 urte daramazkiten talde horien aurka lehiatzea oso zaila da».

«Daukagun taldearekin jarraitzen badugu, asko aurreratuko dugu»
Hemendik urte batzuetara, Hernanik asko hobetuko duela uste du Etxartek, indarra baita falta dutena: «Daukagun tal­dea­rekin urteetan horrela jarraitzen badugu, asko aurre­ratuko dugu. Arraunla­riak sendotu behar dira. Indar falta da gehien nabarmentzen dena besteekin konparatuta. Tekni­ka, berriz, oso ona dute. Agian, ez dago ondo esatea, baina bes­te talde askok baino arraunkera politagoa daukate. Urteak pasa ahala, pauso haundia hor emango dute. 24-25 urterekin egoten zara zure maila onenean, gorpuzkera onenean, eta orduan nabarituko da».
Blokeari eustea izango da erronka: «Bi talde gabiltza bate­ra. Tolosako eta Hernaniko arraunlariak daude eta askotan zaila izaten da ondo uztartzea. Baina oso ondo aklopatu dira. Lotura horri eutsi beharko diogu. Beraiek behintzat gusto­ra daude eta uste dut jarraituko dutela. Hori bai, ikasketek bal­din­tzatuko dute, esan bezala, gazteak baitira, eta batzuk kanpora ikastera joango dira. Saiatu behar dugu blokea mantentzen».

Jasotako babesa, eskertzekoa
­Uretako kontuak alde batera utzita, kanpoan, herrian, nola­ko harrera izan duen ere jakin nahi izan du Kronikak: «Estro­padetara badakit fami­liakoak eta etortzen direla, baina gainon­tzean ez naiz asko jabe­tzen, gu gurean aritzen baikara zentratuta. Baina babesa eta laguntza jaso dugu eta hori azpimarra­tzekoa eta eskertze­koa da. San Joanetan ere postu bat jarri genuen eta jende asko gerturatu zen».

Txerri boda eta sagardo festa!
Euskal Jaien barruan, irailaren 18an eta 19an, txerri boda eta sagardo fes­ta egingo ditu Arraun Elkar­teak, Gipuzkoako Sagardogi­leen Elkar­tea­ren eta Basatxerriren pruduktuekin.
Atsegindegin izango da, eta bertan, afariak eskainiko dituzte bi egunetan. Giroa alaitzeko, bertsolariak eta beste ezustekoren bat prestatuko dute. Xolomoa, saltxitxak, hanburgesak eta entsalada egongo dira aukeran; sagardoarekin batera dastatzeko.
Larunbat horretan, herri bazkaria ere antolatuko dute. Bazkarirako txar­telak tabernetan jarriko dituzte salgai. Helduentzako menuak 18 euroko prezioa izango du, eta honakoa izango da: Marmitakoa, Basa­txe­rri xolomo burua pikillo piperrekin, Idia­zabal gazta menbrilloarekin eta sagardoa. Haurren menuak, berriz, 10 euro balioko du: Basatxerri txorixoa, Ekain hanburgesa, baserriko izozkia eta ura.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!