Urbieta itxita bihar, lanengatik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 6a, 02:00

Bihartik aurrera, eguraldia lagun, asfaltatze lanak hasiko dira Hernaniko hainbat kaletan. Kale horiek itxi egingo dituzte eta aparkalekuak hustu behar dira. Bihar, Urbieta kalean ariko dira, 17 eta 16 zenbakien artean, tramu gorrian. Datorren astean zehar jarraituko dute lanek, astelehenetik ostiralera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!