Errugbi elkartetik jakinarazi dutenez, aldaketa batzuk izan dira entrenamendu hasiera egunetan. Hain zuzen, infantil eskolarrak (S14; 2002-2003) eta alebin eskolarrak (S12; 2004-2005) abuztuaren 25ean, asteartean, hasiko dira, 18:30etan eta 18:00etan.
Gogorarazi dute 14 urtetik beherako haur guztiek Eskola Kirolako programan alta emanda egon behar dutela, bestela partiduetako aseguruak ez die asistentzia kubrituko. Bestalde, 12 eta 10 urte azpiko jokalariek aukerazko bi kirol izango dituzte eta batek errugbia izan beharko du. Bigarrena aukeratzerakoan, zalantzarik izanez gero, atletismoa gomendatu dute.