Egun pasa ederra antolatu du Hernaniko Gazte Asanbladak, larunbaterako. Txindoki mendia igoko dute lehendabizi, goizeko 08:00etan abiatuta, eta ondoren, parrillada egingo dute, indarrak berreskuratzeko.
Izena emateko azken eguna
Nahi duenak hartu dezake parte, baina izena emateko azken eguna gaur da. Zerrendak Aker, Zintzarri eta Anboto tabernetan daude. Parrillada egin nahi duenak 5 euro ordaindu beharko ditu, izena emateko momentuan.
Bestalde, ahal duenak kotxea eraman dezala ere eskatu dute.