Arrakasta ikusita, errepikatzeko gogoz

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 6a, 02:00

Uztaileko ostegunetan, kon­tzertuak antolatu ditu Ereño­tzu­ko Irrintzi tabernak, Auzo Udala­ren laguntzarekin. Bost emanaldi izan dira eta guztietan terraza bete egin dela azaldu diote Kroni­kari. Gustora dira ekimenak izan duen arrakastarekin: «Oso positiboki baloratzen dugu jendearen erantzuna ikusita. Auzoari bizitasun haundia eman dio eta abuztuan emanaldi gehiago nahi zituztela esaten ziguten. Beraien inplikazioa eta laguntza ere izugarria izan da. Eta tabernarentzako ere izugarrizko propaganda izan da, Her­na­niko jende asko gerturatu baita».
Datorren urtean ekimenarekin jarraitzea espero dute, «bigarrengoa antolatzea lehendabizikoa baino errazagoa egingo zaigulakoan. Musikariren ba­tek edo bestek bere burua es­kaini du dagoeneko». Eske­rrak ere eman nahi dituzte laguntza eman duten guztiei eta emanaldietara azaldu diren guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!