Funanbulista onenen pare ibili ziren atzo, Amherlekuko gaztetxo eta begiraleak. Izan ere, agurtzeko, festa antolatu zuten eta baita zirko mundiala ere! Goiza jolasean pasa zuten eta ondoren, mahaiaren bueltan elkartu ziren, hainbat gurasok prestatutako bazkari goxoaz gozatzera. Bertako eta kanpoko gazte batzuek koadrila sortu berri dute eta horiek ere bertan izan ziren, AMHER elkarteko kide batzuekin batera. Ekimen honen bidez, abuztuan ere, euskeraz jolasteko aukera izan dute etorkin gaztetxoek.