Etxebizitza hutsa alokairuan jarri nahi dutenek, eskaera egiteko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015eko abuztuaren 5a

Etxebizitza hutsak alokairuan jartzeko, diru laguntzak emango ditu Astigarragako Udalak eta jabeek orain dute eskaera egiteko epea zabalik. Azaroaren 30a baino lehen egin behar da. Aurkeztu beharreko agiriak: normalizatutako eskabidea behar bezala beteta eta deialdiko 4.a atalean zerrendatzen diren dokumentu guztiak. Informazio gehiago, udaletxean eta Udalaren web orrian: astigarraga.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!