Zirkuituak, eskulanak, puzzleak... denetik egiten dute Jolas-Txikin

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 5a, 02:00

Abuztuan zehar ere martxan da Jolas-Txiki. Zazpi neska-mutil dabiltza lehenengo hamabostaldi honetan. Goizero elkartzen dira kiroldegian (09:00-13:00), eta ekintza ugari egiten dituzte Maialen Iturria begiralearekin: zirkuituak, jolasak, eskulanak, puzzleak, ipuinak kontatu... Uztailean ere izan da zerbitzua eta 22 bat umek hartu dute parte. Abuztuaren bigarren hamabostaldirako, berriz, izena emateko aukera dago. Oraingoz hiruk eman dute izena eta gutxienez beste bi ume beharko lirateke taldea aurrera ateratzeko. Astigarraga eta inguruko herrietako umeei zuzendua da. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 943 33 36 76. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!