Larunbatean, 08:00etan hasita, egunsentiaren kantak abestuko dituzte Goizuetan. Herriko kale guztietan ariko dira Hernaniko Kantuz-Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak. Korukoa ez den edonork ere parte hartu dezakeela azaldu dute: «Gustoko baduzu, parte hartu eta disfrutatu».