Ipuin Faktoriako bigarren ipuina argitaratzear dauka Dobera Euskara Elkarteak. Laster izango da eskuragarri. Ipuin berri hau Saharako istorio bat izango da. Horretarako, Abdi Ami Omar margolari sahararrarekin egin du lan Doberak; haren eskutik izan baitzuen ipuinaren berri, eta berak egin baititu ipuinaren ilustrazioak ere. Proiektu interkulturala izango da, eta ipuina euskeraz zein Saharako hizkuntzan egongo da idatzia.
Haur sahararrei, ipuin bana
Aurten, 450 haur saharar etorri dira Hego Euskal Herrira uda pasatzera eta Doberaren asmoa da bakoitzari ipuin bana ematea opari. Horretarako, Doberak berak 50 ipuin emango ditu eta beste 400 aleak banatu ahal izateko laguntza behar du. Bi modu daude: batetik, partizipazioak erosi daitezke 30 euroan, ipuina lortu eta beste bat haur saharar bati oparitzeko; bestetik, dirua ingresatu daiteke, izen-abizenak jarriz: 2100 2403 81 0200139836 (La Caixa).