Urtea baino gehiago da Urriza eta Ezkurra elkarren aurka lehiatu ez direla Galarretan eta gaur neurtuko dituzte indarrak, luxuzko estelarrean. Urrizak Ion izango du lagun eta Ezkurrak, Etxeberria IIIa. Bai Urriza, bai Ezkurra beraien jokoa berreskuratzeko prozesuan dira eta neurketa interesgarria izango da, dudarik gabe; ikusmina sortuko duena. Urrizak hilabete daramaki jokatzen, frontoietara itzuli zenetik, eta Ezkurra pasa den astean bueltatu zen. Eta bi atzelari beterano izango dituzte laguntzeko. Berdinen arteko lehia izango da.
Erremonte jaialdia 16:00etan hasiko da eta estelarra bigarren partidua izango da.
Beste hiru partidu
Beste hiru partidu ere jokatuko dira: Otaegi-Zaldua/Matxin VI-Martirena; Ezkurra II-Agirrezabala/Ansa II-Endika; eta Segurola-Labaka/Goikoetxea V-Aizpuru III.