Agenda bateratua zehazteko bilera, talde eta elkarteekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 4a, 02:00

Agenda bateratua jarri nahi du martxan Kronikak, irailetik aurrera. Elkarte eta taldeekin elkarlanean izango da, talde batzuen proposamenetik sortu baita, eta gaur bigarren bilera deitu du agendaren funtzionamendua zehazteko. Ahalik eta talde eta elkarte gehienek parte hartzea oinarrizkoa da agendak behar bezala funtzionatzeko, eta Kronikak dei egiten die bailarako talde guztiei gaurko bilerara azaltzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da Larra­mendi 11ko lokalean. 

Taldeek beraien ekintzen berri emateko aukera, zuzenean
Proiektu honen bidez, herriko talde eta elkarteek beraien ekintzen berri emateko aukera izango lukete agendan bertan, zuzenean. Eta azken orduko aldaketak egongo balira, aldaketa horiek ere egin ahal izango lituzkete. Hau da, agendaren kudeaketa eta koordinaziorako gune pribatuan sartzeko aukera izango lukete. 
Agenda honekin bilatu nahi da, denek izatea denen berri, ekitaldiek egun eta ordu berean koinziditu ez dezaten, eta aldaketak baldin badaude, herritarrek informazio zuzena izatea.
Euskarria, interneteko web orrialdea izango litzateke: kronika.eus. Erabilera eta partehartzea doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!