Auzolana sustatzeko, dirulaguntza

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 3a, 02:00

auzoetan auzolana sustatu eta dinamikak martxan jar­tzen dituzten elkarteentzako dirulaguntza partida bat jarri du martxan Udaleko Par­tehartze Sailak.

Deialdia, urteko bigarrena
Udalak 2015ean egiten duen bigarren deialdia da honako hau, eta kasu honetan, dirulaguntza 2015eko ekitaldiak laguntzeko izango dela jakinarazi dute.

Eskaera epea, urrira arte
Eskaera egin nahi duten elkarteek urriaren 31ra arte izango dute aukera, edo diru partida bukatu arte. Eskaera egiterako orduan hainbat dokumentu aurkeztu behar dira. Informazio hori eta es­kaera orria lortzeko Uda­leko HHZra, Herritarren Harrera Zerbitzura, jo behar da; edo bestela, www.hernani.eus helbidean bilatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!