Segovian jokatu zen Riazako Half Triatloiean hartu zuen parte joan den igandean Zumitzako Imanol Sagarzazuk. Proba zen: 1800 metro igeri, 72 kilometro bizikletan, eta 20 kilometro korrika. Bikain aritu zen Sagarzazu, eta podiumera igotzea lortu zuen 3garren postua eginez, 3:54:34 denborarekin.