Asturiaseko sagardoa probatzeko aukera, Iparragirre sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 2a, 02:00


Sagardoari lotutako hainbat ekitaldi antolatzen ari da Iparragirre sagardotegia azken hilabeteetan. Oraingo honetan, Asturiaseko sagardoen txanda izango da; ostiralean, 20:00etan. Sagardo mota ezberdinak daude Asturiasen, eta horietako batzuk dastatzeko aukera izango da; eta bertako merkatuko informazioa jasotzeko aukera ere izango da. Eta ohiturari jarraituz, Asturiaseko pintxo tipikorik ez da faltako. Izena emateko epea zabalik dago 943 55 03 28 telefonoan; prezioa, 12 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!