San Inazio patroiaren omenezko jaiak ospatzen ari dira Donostiako Loiola auzoan, eta urtero bezala, aurten ere ez da batel estropadarik faltako. Hernaniko mutil kadeteak bertan izango dira, 18:00etan jokatuko den estropadan. Joan den urtean bere mailako txapeldunak izan ziren, eta aurten, egindako denboraldi ederrari bukaera ematea dute helburu. Izan ere, Batel Ligako txapeldunak izan dira.