Kantuz elkarteak gitarra ikastaroa antolatu du 2015-2016 ikasturtean ere. Ikastaroa eskola orduetatik kanpo emango da, eta haurren kasuan, 2007tik aurrerakoek izango dute jasotzeko aukera; helduentzako ikastaroa ere, izango da.
Ikastaroan izena eman nahi duenak irailaren 7tik aurrera izango du aukera, Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan. Informazio gehiago behar izanez gero ere, bertara jo behar da. Ordutegia: 08:00-19:00.
Prezioei dagokienean, Hernanin erroldatuek 228,58 euro ordaindu behar dituzte; besteek, 274,30 euro.