Deialdi berezia egin dute astearteko estraziorako

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 2a, 02:00

Abuztua hasi berri den honetan, asko dira oporretaz disfrutatzera kanpora joan diren herritarrak. Odol beharrak ordea, ez du atsedenik, eta asteartean ere, odol estrakzioak egingo dituzte anbulatorioan. Udan izaten den beherakadari aurre egiteko asmoz, deialdi berezia egin du Hernaniko Odol emaileen elkarteak. Herritarrak animatu nahi dituzte asteartean anbulategira gerturatu, eta odola ematera. Organo donante egiteko aukera ere, izango da.
Bide batez, gogoratu nahi dute odola emateko ez dela baldintza berezirik bete be­har, eta eman aurretik, bertan ematen dituztela beharrezkoak diren azalpen guztiak.

71 estrakzio, uztailean
Uda izaki, uztailean ere deialdi beretsua egin zuen odol emaileen elkarteak, eta pozik dira herritarrek izandako eran­tzunarekin. 71 hernaniar gerturatu ziren odola ematera, horietako 5 berriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!