Ezin okerrago hasi zitzaizkion gauzak Iker Lujanbiori, Arteixoko Autokrossean. Finala hasi eta berehala, aurreneko kurban, tokea izan zuen lehiakide batekin, eta tronpoa eginda gelditu zen. Gainera, kotxeak ez zion berehalakoan arrankatu, eta 14garren tokian bukatu zuen. Emaitza horrekin, punturik gabe geratu zen hernaniarra, eta 18garren tokira jaitsi da Espainiako Txapelketaren sailkapenean. Azkeneko proba Miranda de Ebron izango du, irailaren 5 eta 6ko asteburuan. Txapelketako bosgarren proba puntuagarria zen Arteixokoa.