Gernikaren kontrako derbiarekin hasiko du denboraldia Hernanik, etxean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 3a, 02:00

­­­Aurreko denboraldian gogor borrookatu eta gero, Hernanik Ohorezko Mailan jokatu du aurten ere. Entrenamenduek uztailaren 16an hasi zituzten, eta pixkanaka ari dira forma hartzen, denboraldi berriari begira.

Denboraldi hasiera gogorra izango du Hernanik Gernika, VRAC, Bartzelona eta Bathcoren kontra.

Irailaren 20an Hernani-Gernika, Landaren
2015-2016 denboraldiko egu­tegiaren inguruko informazio guztia argitaratu dute. 12 talde izango dira Ohorezko Mailan, eta 22 jardunaldi izango dituzte jokoan, joan-etorriko partiduak kontuan izanda.
Aurreneko partidua irai­laren 20an jo­katuko da, eta Hernanik derbiarekin hasiko du denboraldia, etxean. Ger­nika taldea hartuko du Landaren. Ondo ezagunak dira basurdeak, eta joan den urtean maila beretsuan aritu zirela esan daiteke. Joanekoa Landaren jokatu zen, eta bizkaitarrak izan ziren nagusi 14-18, batez ere, bigarren zatian erakutsitako ofi­zioa­gatik. Bueltako partiduan or­dea, Gernikan jokatutakoan, 10-11 nagusitu zen Hernani. Trikoloreek irabazi zuten hirugarren partidua izan zen, eta denboraldiari neurria hartzen hasi ziren urteko sasoi horretan.

Hasiera, gogorra
Denboraldi hasiera gogorra tokatu zaio aurten Hernaniri. Valladolideko VRAC txapeldu­naren kontra jokatuko du bigarren partidua, etxetik kanpo. Maila beretsuan aritu zen Bartzelona izango da hirugarren aurkaria. Eta ligarengatik borrokan aritu zen Bathco taldea bisitatuko du laugarren partiduan, San­tanderren. Dena eman be­harko dute beraz triko­loreek denboraldi hasieran, urte bu­kaera lasaia izateko.

Abuztuan entrenamenduak, talde nagusiak
Klubeko gainerako talde na­gusiek abuztuaren erdialdean hasiko dituzte entre­na­men­duak. Gizonezkoen mai­larekin jarraituta, Senior B taldeak abuztuaren 17an du aurreneko hitzordua, 19:30­etan. Senior emakumeak berriz, egun bat beranduago hasiko dira, arratseko 19:30etan.

Egutegia

1. Jardunaldia 2015/09/20
Hernani CRE - Gernika RT
2. Jardunaldia 2015/09/27
Valladolid RAC - Hernani CRE
3. Jardunaldia 2015/10/04
Hernani CRE - FC Barcelona
4. Jardunaldia 2015/10/18
Bathco Rugby- Hernani CRE
5. Jardunaldia 2015/10/25
CR El Salvador-- Hernani CRE
6. Jardunaldia 2015/11/01
Hernani CRE - CRC Pozuelo
7. Jardunaldia 2015/11/08
Getxo RT- Hernani CRE
8. Jardunaldia 2015/11/22
Hernani CRE - UE Santboiana
9. Jardunaldia 2015/11/29
Alcobendas Rugby - Hernani CRE
10. Jardunaldia 2015/12/06
Hernani CRE - Ordizia RE
11. Jardunaldia 2015/12/13
CR Cisneros - Hernani CRE
12. Jardunaldia 2015/12/20
Gernika RT- Hernani CRE
13. Jardunaldia 2016/01/17
Hernani CRE - Valladolid RAC
14. Jardunaldia 2016/01/24
FC Barcelona - Hernani CRE
15. Jardunaldia 2016/02/06
Hernani CRE - Bathco Rugby
16. Jardunaldia 2016/02/21
Hernani CRE - CR El Salvador
17. Jardunaldia 2016/03/07
CRC Pozuelo - Hernani CRE
18. Jardunaldia 2016/03/20
Hernani CRE - Getxo RT
19. Jardunaldia 2016/04/03
UE Santboiana - Hernani CRE
20. Jardunaldia 2016/04/10
Hernani CRE - Alcobendas Rugby
21. Jardunaldia 2016/04/24
Ordizia RE - Hernani CRE
22. Jardunaldia 2016/05/1-8
Hernani CRE - CR Cisneros


Entrenamenduak

SENIOR GIZONEZKOAK ‘A’ TALDEA
Uztailaren 16an lehenengo entrenamendu teknikoa.
Uztaila bukaeran indar testak.
SENIOR GIZONEZKOAK ‘B’ TALDEA
Abuztuaren 17an, astelehena, arratsaldeko 19:30etan.
SENIOR EMAKUMEZKOAK
Abuztuaren 18an, asteartea, arratsaldeko 18:30etan.
KADETEAK (S 18, 1998-1999)
Abuztuaren 17an, astelehena, arratsaldeko 18:30etan.
INFANTIL FEDERATUA (S 16, 2000-2001)
Abuztuaren 18an, asteartea, arratsaldeko 18:30etan.
INFANTIL ESKOLARRA (S 14, 2002-2003)
Abuztuaren 26an, asteartea, arratsaldeko 18:30etan.
ALEBIN ESKOLARRA (S 12, 2004-2005)
Abuztuaren 26an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan.
BENJAMIN ESKOLARRA (S 10, 2006-2007)
Irailaren 4an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan.
POKEMON ESKOLARRA (S 8, 2008-2009)
Irailaren 4an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan.
AZERIZAHARRAK
Abuztuaren 27an (edo beraiek erabakitzen dutenean).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!