«Haurreskolaren haunditze lanak, azkartuta»

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 1a, 02:00

Astigarragako Udalak pren­tsa ohar bidez jakinarazi du, Kiriketa haurreskolaren ere­mu berriko egokitze lanak Lur­goyen enpresari esleitu diz­kiola: «bilera egin da, eta obrak azkartzeko eskatu da, helburua baita 2015-2016 ikas­turterako haurtzain­degiaren es­kaintza asetzea. Eraikin be­rriko lanak abuztuan zehar egitea aurrei­kusten da, urrian matrikula epe berria ireki ahal izateko».
Oharrean azaldu dutenez, obrak ez dira Kiriketa hau­rres­kola kokatua dagoen eraiki­nean egingo, kale berdinean alokatutako lokalean baizik: «behin behineko konponbidea izan arren, eta guztiz erosoa izan ez arren, plaza gabeziak konponduko ditu. Hau­rres­kolak ezin dio eskaera guztiari aurre egin, eta horregatik onartu du Euskal Gobernuak zatiketa. Aurreko gobernuak maia­tzaren 25ean aurkeztu zuen berritzeko proposamena. Baldintzak GAOn ekainaren 12ra arte ez ziren argitaratu, eta 26 eguneko epea jarri zen eskaerak aurkezteko. Horrek eragin du irailerako prest ez egotea».
Prentsa oharrean dio, EAJ-PNVren udal gobernuarentzat garrantzi haundia duela ka­li­tatezko haurreskola zerbitzu publikoa emateak: «azkartze­ari esker, ikasturtea normal­tasunez hasiko dute eta urrian matrikula epe berria irekitzea posible izango da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!