Alkatearen soldata igoeraren inguruko arrazoiak eman ditu, EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 1a, 02:00

Hernaniko EH Bilduk Alka­tea­ren soldata igoeraren inguruko azalpen guztiak eman nahi izan dizkie herritarrei, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Kronikak jarraian argitaratuko du prentsa oharra, bere osotasunean:

«Alkateak hilabetean jasoko duen ordainsaria 2.300 eurokoa da, Hernaniko udaletxeko beste hainbat langile bezala».


«Hernaniko alkatearen sol­dataren igoera dela eta EH Bilduren prentsa oharra:
1) Lehenik eta behin EH Bilduk sentitzen du  Hernaniko herriari alkatearen  soldataren igoera eta honen arrazoiak behar bezala ez azaldu izana.  EH Bildun gardentasunez lan egiten dugu eta oraingoan ez dugu behar bezala garatu, arrazoiak arrazoi ez dago justifikaziorik.
2) EH Bilduk soldaten igoera injustifikatuak salatu ditu eta salatuko ditu hemendik aurrera ere. Horrekin batera jarraituko dugu langile guztien soldata duinak defendatzen, herrietan alkate eta zinegotzi izateko lana utzi eta liberatzen direnena ere.
3) Soldaten igoeraren arrazoia honako hau baino ez da:
Aurreko legegintzaldietan soldaten kopuruak udal ba­koi­tzak ezartzen zituen herri batetik bestera aldea eta desberdintasunak sortuz. Hori ekiditeko EH Bilduk Euskal Herri osorako kopuru jakinak zehaztu ditu herriaren tamaina eta arduraren arabera. Hernaniko Alkateak orain arte kopuru horietatik behera ko­bratu izan du, tamaina bereko beste herri askotako alkateak baino gutxiago, eta orain berdindu baino ez da egin.
Irizpide hau herri gehienetan ezarri  bada ere Hernaniko kasuan nabarmenagoa gertatu da aurreko legegintzaldiko pertsona bera delako alkatea.
Alkateak, hilabetean, jasoko  duen ordainsaria 2.300 eurokoa da, Hernaniko udaletxeko beste hainbat langile bezala.
Gipuzkoako Aldizkari Ofi­zialeko 2015ko Uztailaren 1eko Foru Dekretu Arauaren arabera, 10.001etik 20.000 biztanle bitarteko herrietako alkateen gehiengo soldata 67.087 eurokoa izango da. Hernaniko Alkatearen soldata baino 20.319 euro gehiago.
4.- Orain Hernaniren hi­tzengatik argi eta garbi ikusten da ez luketela gai honekin arazorik izango eskatzen du­ten bezala, liberazio bat eta zinegotzi eta alderdiei emandako ekarpenetan igoerak emango balira. Hain zuzen ere, guzti hau zehazteke dago alderdien arteko negoziazio bilerak amaitu bitartean, irailean alegia, udal ordezkari de­nak ongi baina hobeto dakiten bezala Orain Hernani barne.
Ez dugu jendea gure liskar eta gora beherekin aspertu eta nahastu nahi baino  EHBilduk  hartu duen erabakia eta ho­nen ardura osoa bere egiten duela argi adierazi nahi du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!