Ateri eutsi zion atzo egunak, Santa Barbarara gerturatu ziren ehundaka herritarren gozamenerako. Trikiti doinuek eta bertsolariek girotu zuten eguerdirako tartea. Lore eskaintzak jarri zuen, emozio puntua. Eta baita ere, eguneko sorpresak: Luisarbe eta Pakito Lujanbiok gerrikoa jantzi, eta harri jasotzen aritu ziren. Euskal Presoen alde egin zuten. Hasiera batean 24 altxa-aldi ziren egitekoak, Hernaniko euskal preso bakoitzeko bat; 48 izan ziren azkenean; alegia, bakoitzak egin zituen 24. Herri kirolen desafioa ere ederra izan zen, eta ikusleen txalorik ez zen faltatu saio osoan. Bapo bazkalduta, tokan eta erromerian egin zuten arratsalde pasa batzuek; txikienek, jolasean eta txokolatea janez.