Bi erronka izango dituzte asteburuan, Hernaniko arraunlariek. Traineruak Getarian du hitzordua; eta batelek, Loiolan. Gipuzkoako VI. Traineru ligaren barruan, 8garren jardunaldia jokatuko du Maialenek bihar arratsaldean, beste zortzi trainerurekin batera. Bestalde, Loiolako San Inazio jaien barruan, urteroko batel estropada jokatuko da etzi. Hernaniko mutil kadeteek batel batekin hartuko dute parte, bihar, 18:00etan.