100 urte beteko ditu gaur Ignacia Altolagirre hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 31a, 02:00

1915eko uztailaren 31n jaio zen Ignacia Altolagirre, eta bizi­tzako urte gehienak Hernanin egin ditu, Kaxkoko Andre­ka­len. San Inazio egunez ditu urteak Ignaciak, eta aurten badu zer ospatu: 100 urte betetzen ditu!.
Burua argi-argi du Ig­naciak, eta sasoirik ere, ez du falta. Ilusioarekin bizi du 100­garren urteurren hau, eta me­rezi bezala ospatzeko Arti­kutzara joango da familiarekin: «berdea nahi dut, naturaz gozatu, familiarekin». Zer moduz sentitzen den galdetuta, Ignaciak hitz bat nahikoa du: «primeran». Jendeak kaletik «zaindu zaitez» esaten omen dio askotan, eta bere erantzuna izaten omen da: «zaindu zaitez zu, ni nahikoa zaindu nahiz eta!».
100 urte hauetan denetatik bizitu du Ignaciak. Gerrako urte haiek ederki asko gogoratzen ditu, lehenengo pertsonan bizi izan baitzituen: «Gernika bonbardeatu zutenean Duran­gon bizi nintzen, eta ez zaizkit sekula ahaztuko aste haiek...».

Sekretua: «gen onak ote?»
100 urtera iristeko sekretua zein izan den galdetuta, Ignaciak dio ez dakiela, baina aurretik, bere ahizpa ere 103 urtetara iritsi zela: «familiko genak izango dira, onak direla» dio, barre artean.

Goiz Eguzkin omenaldia, ohorezko bazkideari
Goiz Eguzkiko lagunekin une atseginak pasatzea da, Ignaciaren plazerretako bat. Lagun horiek, omenaldi txiki bat egin nahi izan diote, errekonozimendu plaka eta guzti. Esker hitzekin jaso zuen omenaldia Ignaciak, eta Paco Goya presidenteak esan zion moduan, «zer gutxiago, Goiz Eguzkiko ohorezko bazkidearentzat».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!