Goizuetarako bidea, lagunartean eta giro ederrean

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 30a, 02:00

Udaleku ibiltarien arrakasta ikusita, 9-12 urte bitar­te­koentzat edizio berria ere antolatu du aurten Doberak. Astelehenean atera ziren Hernanitik hiru begiralerekin batera, eta Goizuetarako bi­dea egiten ari dira. Epele eta Ereñotzun izanak dira. Gaur­ko gaua Aranon pasako dute, eta bihar eta etzikoa, Goi­zuetan. Urumea bailarako baz­t­errak ezagutzeaz gain, piraguismoa, eskalada eta beste hainbat ekintzekin ari dira gozatzen. Igandean itzu­liko dira Hernanira, astebete lagunartean pasa eta gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!