Urrezko hamabi domina, Iñigo Llopisek

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 30a, 02:00

Sekulako markak egindakoa da aurretik ere, Iñigo Llopis igerilari hernaniarra. Oraingo honetan pausu bat gehiago eman, eta Kroaziako Varazdin herrian izan berri da, gaz­teentzako Igo Joko Parao­linpiko europearretan. Tal­deka eta banaka hartu du parte Llopisek, eta 12 do­minekin itzuli da etxera; guztiak, urrezkoak.

S8 kategorian, Espainiako taldearekin
Promesen mailako txapel­ke­tan, S8 kategorian, Espainiako AXA igeriketa taldean hartu zuen parte Llopisek. Bikainak izan ziren igerilari her­naniarraren saio guztiak, eta hala erakusten dute lor­tutako sei urrezko dominek.

Bakarka, ezin hobeto
Bakarka ere, zuen onena eman zuen Llopisek. Lau probetan hartu zuen parte: 50 eta 100 metro libre, eta 50 eta 100 metro tximeleta. Lauetan igerilari onena izan zen, bizkorrena, eta lau urrezko domina jantzi zituen.

Erreleboetan, bi domina
Erreleboetan ere, urrezko bi domina lortu zituen Llopisek. 4x50 metro estiloetan, eta 4x50 metro modalitatean hartu zuen parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!