Denboraldiari agur, giro ederrean

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 29a, 02:00

GIRO bikaina izan da Bu­run­tzaldeako Txapelketako edizio honetan. Bai pelotariek, eta baita frontoira gerturatutako herritarrek ere, pelota partidu ederrez gozatzeko aukera izan dute. Txapelketa azken asteetan jokatu da, eta kadete, jubenil eta senior mailetan, izan da lehia. Finalak asteburuan jokatu ziren
Kadete mailan, banaka, Xa­bier Salaberria nagusitu zen, 22-11, Ekaitz Insaustiren kontra. Salaberriak erraz irabazi zuen gainera, nahiz eta infantil mailako pelotaria izan.
Jubeniletan, Ander Lazkano eta Olidenek ere erraz irabazi zuten, Iraola eta Oiartzabalen kontra: 22-10. Bikote irabazleak maila ona erakutsi zuen, eta aurrelari hernaniarra ondo moldatu zen postu berrira.
Azkenik, senior mailan, Imaz eta Labakak ozta-ozta irabazi zuten, Iñigo Urkizu eta Eneko Aizpitarteren kontra: 22-21. Partidua oso berdindua izan zen, eta bikote hernaniarrak zailena egina zuenean, buelta eman zuen partiduak eta ihes egin zien txapelak.
Finalak jokatuta, Peña Otañon eman zioten bukaera pelotariek denboraldiari. Oporrak dituzte orain batzuek; eta besteek, partiduren bat, udako jaialdietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!