Uztaila ari da azken egunetara iristen eta Santa Barbarako tontorrean aurrera dijoaz prestaketa lanak. Ostiralarekin dator aurten San Inazio eguna, eta festarako tartea nahi duenak badu aukera.
Goizeko 10:00etan Gari eta Iñaki trikitilariek girotuko dute tontorra. Eguneko ekitaldi nagusiak, eguerdi partean izango dira. Lore eskaintzak hartuko du protagonismoa 11:30ak inguruan. Eta ondoren, bertsolariak izango dira. Aurtengoan, Bertso Eskolako beteranoak: Aritz Zerain, Unai Agirre eta Jose Luis Urdangarin; eta nola ez, San Inazio egunean hutsik egiten ez duen Antton Garin. San Inazio Gipuzkoako Patroiaren omenezko meza ere izango da ermitan; 12:00etan. Gogoratu dute, San Joan Bataiatzailea parrokiko meza lehenago izango dela, 11:00etan alegia. Ondoren, 13:00etan herri kirolen txanda izango da.
Bazkariko menua sorpresa da aurten, eta nahi duenak eskuragarri ditu txartelak, 25 euroan Aralar eta Kitton.
Eta goizaz disfrutatu ostean, bapo bazkaltzeko aukera jarri dute. Bazkariko menua sorpresa da aurten, eta nahi duenak eskuragarri ditu txartelak, 25 euroan, Aralar eta Kitto tabernetan.
Arratsaldean jokoak izango dira nagusi: tradizioa bihurtu den toka txapelketa batetik; eta haur jokoak bestetik. Txokolate jatea eta erromeria ere, ez dira faltako.
Festak 19:00etan bukatuko dira, eta tontorrera igo diren herritarrek jai giroan egingo dute jaitsiera.
10:00, Trikitilariak: Gari eta Iñaki
11:30, Lore eskaintza
Ondoren, Bigarren lore eskaintza.
11:30, Bertsolariak: Aritz Zerain,Unai Agirre, Antton Garin eta Jose Luis Urdangarin.
12:00, Meza bertako ermitan
13:00, Herri kirolak
14:00, Herri bazkaria: sorpresa Txartelak 25 euroan, Aralarren eta Kitton
16:30, Lagunarteko Toka Txapelketa
16:30, Haur jokoak eta txokolatada
17:30, Erromeria
19:00, Herrira jaitsiera