Euskera eta kulturaren inguruko dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 29a, 02:00

ASTIGARRAGAKO udalak eus­kera eta kultura arloko hain­bat dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu du. Zehazki, hiru gaietarako zehaztu du di­ru partida: 16.500 euro euskera ikasteko lagun­tze­tarako; 2.600 euro merkata­ritza eta enpresa alorrean euskeraren erabilera sus­tatzeko; eta 4.000 euro ai­sialdi begirale eta zu­zendari titulurako presta­kuntzarako edo uniber­tsitateko udako ikastaroe­tarako.

Epea, irailera arte
Eskaera egiten dutenek hain­­bat oinarri bete beharko di­tuzte. Bestalde, behar be­ha­rrezkoa da eskaera behar bezala beteta aurkeztea, Nor­tasun Agiriaren fotoko­pia­re­kin batera. Horiez gain, ata­lez atal eskatzen diren agi­riak ere aurkeztu beharko dira. Eskaerak Udaleko erre­g­istro nagusian en­tre­gatu behar dira irailaren 30a bai­no lehen; informazioa ere ber­tan eskuratu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!