Kotxe istripua izan da goizeko 10:00ak inguruan Hernanin, Axalatik Galarretara dijoan bidean, Meabe parean. Ertzaintzak Kronikari jakinarazi dionez, Opel Vectra markako kotxeak zuhaitz baten kontra jo du. Anbulantziak, bonberoak eta Ertzaintza gerturatu badira ere, gidaria, gizonezko bat, hil egin da.
Errepìdea itxita egon da bi ordu inguruz, eta berriz ere zabalik dago.