Hildako bat eta bi zauritu, Mandazubin izandako istripuan eta ondorioz, errepidea moztuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 27a, 19:49

Istripu larria izan da arratsaldeko 16:00etan, #GI3722 errepidean, Hernanitik Mandazubiko errotondara bidean, #A15 autobiaren gainaldean. Eusko Jaurlaritzako Ertzaintza departamenduak Kronikari jakinarazi dionez, istripua turismo eta kamio baten artean izan da. Kamioi hormigonera kotxe gainera irauli da Mandazubi baino lehen dagoen kurban, eta ondorioz, autoko gidaria hil egin da. Kamioiko gidaria eta kotxeko kopilotoa ospitalera eraman dituzte.

Istripua dela eta, Hernaniko sarrera-irteera itxita dago Mandazubitik. Trafikoa normaltasunera itzuli bitartean, herriko beste sarrera-irteerak erabiltzea eskatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!