Kiroldegiko obrek bi fase izango dituzte, eta dagoeneko hasiak dira aurrenekoarekin. Bigarrena, 2016ko udan egitea aurreikusten da. Igerilekua haundituko da, orduan.
Aldagelak berritu, irisgarritasuna hobetu eta kontsumo efizientea sustatu
Obren aurreneko fase hau ekainean hasi zuten, eta irailaren 14an bukatzea espero da. Fase honetan, bi lan nagusi egingo dira.
Batetik, igerilekuko eta ikastetxe eta klubetako aldagelak berrituko dira. Horietan ibiltzeko zirkuitua hobetzeaz gain, dutxak jarriko dira aldageletan, egokitutako eta haurtxoentzako aldagelak ere jarriko dira, eta iturgintza, klimatizazio eta airearen berriztapenerako instalazioak berrituko dira.
Bestetik, instalazio termikoen kontsumoa murriztu eta efizientzia hobea lortzeko lanak egingo dira. Horrela, argindar beharrak murriztu eta energia eraginkortasuna hobetuko da; ura berotzeko, adibidez, energiaren %30 aurreztuko da, Udalak azaldu duenaren arabera.
Hori guztiaz gain, bestelako lan batzuk ere egiten ari dira. Esate baterako, kiroldegiko sarrera haunditu egingo da, eta aterpe moduko bat izango du. Era berean, irisgarritasun baldintzak hobetuko dira, ezintasunen bat dutenek oztoporik izan ez dezaten.
Obrak iraun bitartean sotoko aldagelak erabili beharko dira, eta toaila haundi edo bainu-bata bat eramateko gomendatzen da, tenperatura aldaketa dela eta.
Kiroldegia itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 16ra bitartean, bi egun horiek barne, eta baita abuztuko asteburu guztietan ere.
Sarrera, ezkerraldean
Obren aurreneko fase honek iraun bitartean (irailaren 14ra arte), kiroldegiko sarrera nagusia itxita egongo da. Ezkerraldean dagoen atetik sartu beharko da.
Era berean, ohiko aldageletan lanean ari direnez, sotoko aldagelak erabili beharko dira. Hori horrela, haur txikiek helduen aldagelak erabili beharko dituzte, eta igerilekura bidean, tenperatura aldaketak sahiesteko, toaila haundi bat edo bainu-bata bat eramatea gomendatzen da.
Obren kostua, guztira, bi milioi eta erdi eurokoa izango da. Aurreneko faseak 806.795 euro balio ditu. Bigarrenak, 1.700.000 euro. Diputazioak laguntza eman du.
Abuztuan itxita, bi astez eta asteburuetan
Bestalde, gogorarazi dute kiroldegiak ateak itxiko dituela abuztuan, bi astez; uztailaren 31tik abuztuaren 16ra itxita egongo da.
Era berean, abuztuko asteburu guztietan ere itxita egongo da.
Bi milioi eta erdi euroko kostua
Kiroldegia berritzeko obrek, guztira, 2.506.795 euro balioko dute.
Aurreneko faseko lanak egiten 806.795 euro beharko dira. Bigarren faserako, berriz, 1.700.000 euro beharko direla aurreikusten da. Lan hauek egiteko dirua Udalak jarriko du, baina Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza ere lortu da; hain zuzen, Diputazioak 600.000 euroko laguntza emango du.
Informazio gehiago, kiroldegian
Lanek iraun bitartean erabiltzaileei ahalik eta kalte txikiena egiten saiatu dira, eta sotoko aldagelak egokitu dira, denek erabili ahal izateko. Informazio gehiago behar izanez gero: 943 55 21 85/kirola@hernani.eus.