EGITARAUA
OSTIRALA
18:00 Festei hasiera
emanen dien itxaferua botako da udaletxeko balkoitik.
Umeentzako bonba japonesak izanen dira.
18:30 Artisau feria eta,
segidan, tortilla lehiaketa ere
eginen da.
22:00 XXXIII. Mus Txapelketa San Roke Elkarteak antolatuta.
LARUNBATA, SANTIO EGUNA
11:30 Umeen arteko pilota partidua.
Ondoren, Arano-Goizueta
arteko pilota partidua:
Huizi-Lizeaga (Arano)/ Apezetxea-Zabaleta (Goizueta).
13:00 Aizkora apustua:
Aizarnako Luis Txapartegik desafioa jokatuko du Ezkurrako Moises gogortza eta Aranoko Xauxar
baserriko Joseba Izetaren kontra.
16:30 Umeentzako jolasak eta buruhaundiak.
17:30 ARNO ganadutegiko
aziendak.
18:30 Txokolatada.
19:30 Bertso saioa: Julio Soto, Sebastian Lizaso, Jone Uria eta Sustrai Colina, bertsotan.
21:30 Herri afaria: norberak bere jatekoa eramanda. Afaria girotzeko, Astiazaran eta Andonegi trikitilariak ariko dira soinua jotzen.
IGANDEA, SAN JUAKIN eta SANTA ANA EGUNA
Goizean, arkumea erretzen jarriko da plazan.
11:30, jubilatuen hamaiketakoa.
14:00 IV. Arkume jate herrikoia.
Bazkal ondoren, fanfarrea ariko da giroa jartzen.
MEZAK
Larunbatean: 11:00
Igandean: 11:00
*Jubilatuen bazkaria ere igandean eginen da, arkume jate herrikoiarekin bat eginez.
*Txartelak aurretik erosi behar ziren.