Garinen inguruko mozioa eta Musika Eskolako zuzendaritza aldaketa, biharko Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 27a, 02:00

Sei puntuko Plenoa izango da bihar, 19:00etan udaletxeko bigarren pisuan. Sei puntu izango dituzte aztergai: aurreko Plenoetako aktak, maiatzetik ekainera bitarteko ebazpenak, batzorde informatzaileen osaketa, udal eraikinen garbiketa zerbitzua, Musika Eskola Publiko­ko zuzendaritza aldaketa eta Garin tabernaren inguruko mozioa. Ondoren, ohi bezala, eskaera eta galderetarako tartea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!