Ansa II eta Aizpuru III, aurrera

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 26a, 02:00

Giroa gero eta beroagoa da Galarretako frontoian; gertu dago Buruz Buruko Txapelketa.

Aizpuru III, Zubiri baino gehiago
Buruz Burukorako sailkatzeko atzoko aurreneko partiduan Aizpuru III Zubiri baino gehaigo izan zen.
Goizuetarra urduri hasi zen, eta Aizpuru IIIk apro­be­txatu egin zuen hasiera hori, aldeko tanto batzuk atera ahal izateko. Nerbioak alde batera uztea lortu zuenean, bazi­ru­dien Zubirik izango zuela aukerarik, baina azkenean, Aizpuru III gailendu zitzaion, 30-25.

Ansa IIk irabazi, Ezkurra IIri
Apirilean debutatu zuenetik, gorako bidea hartu du Ansa IIk, eta atzo ere ederki era­kutsi zuen daukan gaitasuna.
Ezkurra II hasi zen aurretik, baina Ansa IIk ez zuen etsi, eta partiduan sartu bezain laster, aurrea hartu eta irabazi egin zuen, 30-27.

Barrenetxea IV garaile
Estelarrean, Barrenetxea IV atzelari hernaniarrak Matxin IIIrekin jokatu zuen, Uterga eta Olazarren kontra; 40 eta 34 irabazi zuten.
Jaialdiko hirugarren par­ti­dua Segurola-Etxeberria IIIk irabazi zuten, 40-38, Otaegi-Endikaren kontra.

Hurrengo zita, asteartean
Buruz Burukorako sailkatu ahal izateko, beste buelta bat jokatu beharko dute atzoko irabazleek. Asteartean joka­tu­ko dute; Ansa IIk, Segurolaren kontra, eta Aizpuru IIIk, Matxin IIIren aurka. Aurrerantzean, asteartetan ere jokatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!