F30 modalitateko 22 urte azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zuten lehengo asteburuan, Palentzian, Espainiako Selekzioarekin jokatzeko aukeratuak izan diren palistek. Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huitizk lan bikaina egin zuten, eta bigarren egin zuten. Txapeldunak Lidia Simon valentziarra eta Izaskun Rodriguez kanariarra izan ziren, eta hirugarrenak, Miren Goikoetxea eta Rebeca Contin nafarrak.