Abuztuaren 8rako egunpasa antolatu du Hernaniko Gazte Asanbladak: Txindoki mendira igoko dira aurrena, goizeko 08:30etan aterata, eta parrillada batekin berreskuratuko dituzte indarrak, segidan.
Izenematea, irekita
Izena emateko zerrendak Aker, Zintzarri eta Anboto tabernetan daude jarrita. Abuztuaren 6a baino lehen eman behar da izena, eta parrillada egin nahi duenak 5 euro ordaindu beharko ditu, izena emateko momentuan.
Bestalde, ahal duenak kotxea eraman dezala ere eskatu dute.