Agenda bateratuaren funtzionamendua zehazteko bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 3a, 02:00

Kronikak agenda bateratua jarri nahi du martxan irailetik aurrera. Agendaren helburua da, Urumea bailarako talde eta elkarte guztiek hartzea parte.  Hau da, aukera izatea agendaren kudeaketa eta koordinaziorako gune pribatuan sartzeko. Bihar bigarren bilera antolatu du Kronikak, agendak izan behar duen funtzionamenduari azken ukituak emateko. Agendan partehartzea debaldekoa izango da, eta Kronikak bailarako talde, elkarte eta eragile guztiei egin die deia, bilerara gerturatzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Larramendi 11ko lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!