Lehengo larunbatean egin zen, Tafallan, Auroren 39garren Topaketa. Estatu osoko 4.000 inguru aurora elkartu ziren, eta tartean, Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona elkarteetakoak. Goizeko 08:00etan gosaritarako elkartu ondoren, Tafalla, Unxeko San Martin, Uxue eta Barasoainen barrena ibili ziren kantari. Eguna bazkari eder batekin bukatu zuten, eta bazkalondorenean, kantari, noski!