Buruntzaldea Torneoko finalak gaur, kiroldegiko frontoian

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 25a, 02:00

Iritsi da bukaerara Bu­run­tzaldea Torneoaren bosgarren edizioa. Gaur jokatuko dira finalak, goizeko 10:30etatik aurrera, kiroldegiko fron­toian.
Kadeteetan, eskuz banaka ariko dira elkarren kontra Ekaitz Insausti eta Xabier Salaberria. Jubeniletan, be­rriz, eskuz binaka ariko dira Iraola eta Oiartzabal, Laz­kano eta Olidenen kontra. Eta seniorretan, binaka baita ere, indarrak neurtuko dituzte Urkizu eta Aizpitarte her­naniarrek, Maiz eta Labakaren kontra.

Bukatzeko, bazkaria
Denboraldia bukatzeko, baz­karia egingo dute pelotariek. Aurten, 30 final jokatu dituzte, eta 7 irabazi (gaurko hiru finalak falta dira kontatzeko). Gainera, Ojuel eta Aizpitartek Euskal Selekzioarekin debu­tatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!